XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita, 200 ikasle matrikulatu ziren Euskal Kultura II. Ikastaldian, Euskal Herriaren Historiari buruz.

E.S.T.E., EUROFORUM (Europar Entrepresaren Desarroilo) eta ADEGUI-K (Gipuzkoako Entrepresari Demokratikoen Elkargoak) antolaturik Nazioarteko topaketa zenbait burutu zen E.U.T.G.-ko Paraninfoan Industrial Harremanen Negoziaketa deitu gai nagusia aztertzeko harturik.

Eta 1978-ko Urtarrilaren 16an Solasaldi bat ospatu zen Eskualdeen Europa gaiaz, Jarraipen Ikastaldiaren baten eta Karlos Santamaria moderatzaile izanik.

Halaber, Otsailaren 13an Ihardunaldi bat oraingo erreforma fiskalaren eremu eta edukina delakoari buruz.

Jarraipen Ikastaldiaren barne, eta Martxoaren 14an, Tamames eta Baron, bi ekonomista ospetsuon baitan 1978-ko egoera ekonomiko eta sozialaz hitzaldiak burutu ziren.

E.S.T.E. eta Euroforum-ek antolaturik, eta 35 entrepresa zuzendari ikaslerekin, Finantza Zuzendaritza ikastaldi bat burutu zen Apirilaren 3-7 bitarte horretan London Business School delakoan.

Programatzaileen VI. Ikastaldia antolatu zen Informatika Departamenduko ekintzen barne, 68 etorle bi mailatan: Mihiztadura / Hastapen eta COBOL.

Ikasketa Sozioekonomikoen Departamendua eraiki da orain.

Eta garrantzi handiko lan batekin hasi ditu Departamendu honek bere ekintzak, eta hala, IKEIkin lankidetzan, informazio bibliografiko sistematizatu bat burutu du Euskal Herriaren 1929-77 bitarte horretako ekonomiari dagozkionak, 1.600 ale (liburu, tesi doktoral, oroitzapen, ikasketa, txosten...) arakatu dituelarik.

Lan goresgarri honen ondorio baizik ez da Información socio económica sobre el País Vasco (1929-1978) deitu Katalogo Bibliografikoa.

Martxoaren 1an, Robock Irakaslea, Columbia Business School(New York) eta Estatu Batuetako Gobernuaren Kontseilari denak, hitzaldi bat eman zuen munduko ekonomiaren egungo egoera eta krisi horretatik ateratzeko norabideak aipatu zituelarik.

Ekainaren 16an, E.U.T.G.-ko Paraninfoan ospatu zen Entrepresa Gestioen Master tituluen ematea.